DEKRETUA

ABOKATU ETA PROKURADOREAK

Ondorengoak kontuan hartuta:

a. Zuzenbide Kanonikoko Kodean, batez be, 1483 eta 1490 kodeetan, eta Dignitas Connubii (edo DC) aholku-hitzean, 105 e 112 §1 artikuluetan, abokatu eta prokuradoreei buruz jasoten dana.

b. Alicia Perez Bobadilla, Francisco Jose Pinilla Arribas eta Eduardo Losoha Belope Auzitegiko abokatu egonkor izendatuak izan dirala eta, aldi berean, DCko 113. Artikuluko aholkularitza zerbitzua emoten dabela.

c. Onespena (1483 kanona) gure Gotzainaren aldetik ondorengo abokatuei:

- Rafael Armesto del Campillo (Gordoniz, 6-2., Bilbao - Tel.: 944 444 932).
- Maria Elena Marzo Ruiz (Colon de Larreategui 31-1., Bilbao - Tel.: 944 232 112).
- Sara Pasamar Urrutia (Gordoniz, 6-2. esk., Bilbao - Tel.: 944 444 932).
- Maria Luisa Muñoz Cocho (Kale Nagusia, 23 E, Areeta-Getxo - Tel.: 944 808 626).

d. Gaikuntza autortua ‘abokatu rotal’ dalako guztiei, hau da Rotako Erromatar Auzitegikoei (DC 105 § 2 art.) eta Madrileko Nuntziaturako Rotakoei, Auzitegi honetan auzietan laguntzeko, behin bere maila egiaztatuta.

e. Demandak jarteko eta, kasu batzuetan, baita erantzuteko be, abokatuaren laguntasunaren beharra ikusi izana.

Dekretuz agintzen da:

1. DCko 113. artikuluaren arabera, interesatuei Auzitegi honetan auziak suspertzeko aholku emotean, zein abokaturengana jo daikien jakinarazoko jake. Normalean, abokatuak berak izango dau aldearen ordezkaritza prokuradore lez.

2. Goian aitatutako abokatuetako bat ez dana izendatzeko, aurretik Epai-bikarioaren ad casum gaikuntza lortu beharko da. Gaikuntza hau eskatzeko, dagokionak dalako abokatu horrek auzia babesteko arrazoia (esate baterako, adiskidetasuna edo ahaidetasuna) aurkeztu beharko dau; eta abokatuak Zuzenbide Kanonikoan dituan ezagutzak (ikasketak, esperientzia forentse kanonikoa…) egiaztatu beharko ditu, prozesu kanonikoko eta Auzitegi honetako arauak onartzeko konpromisoa hartuz; aurkezpen- edo gomendio-gutuna be aurkeztu ahal izango dau.

3. Bere bulegoa Eleizbarruti honetan ez dauan abokatua izendatzeko, prokuradorea izendatu beharko da lurraldean, Epai-bikarioak beharrezkotzat joten ez dauan kasuetan izan ezik. Honeek dira hainbat aldiz aldeak ordezkatu dabezan prokuradoreak:

- Alfonso J. Bartau Rojas (Buenos Aires, 9-11-1. ezk., Bilbao - Tel.: 944 236 070).
- Begoña Fdez. de Gamboa Irarragorri (Ibañez de Bilbao 8-2. D - Tel.: 944 244 166).

Argitaratu bedi. Epai-bikarioak dekretuz agintzen eta sinatzen dau, Bilbon, 2017.eko martxoaren 14an.

 

Fede emoten dot,