Eleiz Auzitegia

Kuria Judizialak edo eleizbarrutiko Eleiz Auzitegiak, Eleizbarrutiko justiziarako organo lez, eleizbarrutiko Gotzainari laguntzen deutso eskumen judizialaren garapenean, eta lehen instantziako Auzitegi arrunta da eleiz foruari jagokozan eta beste auzitegi baterako bereiztuta ez dagozan auzietarako. Auzitegi honek ezkontzako baliogabetasuneko adierazpeneko prozesu kanonikoak tramitatzen ditu batez ere.