´X´a, Eleizaren pastoral eta karidade jardueraren alde

2017ko errentaren autorpenak 2018ko maiatzaren 2tik ekainaren 29ra egingo dira Bizkaian. Beste batzuetan lez, Eleizbarrutiko ekonomia sailetik dei egiten deutse zergadun guztiei, Eleiza Katolikuaren aldeko zerga-esleipena egiteko. Sail honetako arduradunek gogoratzen dabenez, gure lurraldean lauki bakarra markatu daiteke, eta horregaitik, A (Eleiza Katolikuaren sostengu ekonomikoan lagundu) edo C (Eleiza katolikuaren sostengu ekonomikoan eta beste helburu batzuetan lagundu) markatzeko eskatzen dabe.

Zenbat lauki markatu daiteke Bizkaian?

Bat bakarrik. Beste lurralde eta probintzia batzuetan beste aukera batzuk dagoz. Hemen BAT bakarrik markatu daiteke. A laukia markatuz, kuota osoaren %0,7a Eleiza Katolikuari zuzentzen jako eta C laukia markatzen bada, kuota osoaren %0,7a Eleiza Katolikuari zuzentzen jako eta beste %0,7 bat beste helburu batzuetarako da, guztira %1,4 esleitzen dalarik. Bata ala bestea markatzeko eskatzen da.

Autorpena eginda etxean jasoten badot edo aholkularitza-etxe edo bankuren batean egiten badeuste?

Interesatzen jatan laukia markatuta dagoan egiaztatu daiket, eta holan ez bada, markatzeko eskatu.

“X”a markatzeak zerga gehiago ordaintzea dakar?

Ez, zerga horreen zati bat Eleizari zuzentzea gura dala adierazoteko balio dau.

Baina Eleizea, ez ete da Estaduaren bidez finantzatzen?

Estaduko Aurrekontu Orokorretan ez da jasoten ezelango esleipenik Eleizaren sostengurako.

Bilboko Eleizbarrutiak  bere aurrekontuaren (34 milioi euro) zati bat finantzatzeko balio daben 3,1 milioi euro inguru jasoten dau eta zerga-autorpena egiterakoan Eleizaren aldeko ‘X’a ipintea erabagitzen daben personengandik dator. Gainerako sarrerak zuzenean datoz parrokietan egiten diran kolektetatik, dohaintzetatik, harpidetzetatik, e.a.

Orduan, Eleizaren aldeko “X”a markatzen badot, zertan erabiliko da diru hori?

Batutako dirua Eleizbarruti arteko Fondo Bateratura doa; hortik alkartasunez banatzen jake Estaduko Eleizbarruti guztiei. Eleizbarruti bakotxak bere pastoral eta gizarte beharrizanetara zuzentzen dau diru hori.

Dohaintzen eta ekarpenen kenketa egin daiket zerga-autorpenean?

Bai, Bizkaian 2017an Eleiza Katolikuaren alde egindako dohaintza.

Bilbon, 2018ko apirilaren 17an