Dohaintzak 2019 - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Dohaintzak 2019

Kaixo!

Jakinarazo deutsuenez, aurton be modulua prestatu dogu, parrokietatik 2019an jasotako dohaintzen datu guztien barri emon daizuen. 

Gauza erraza diseinatu gura izan dogu, 2019n jasotako dohaintzen laburpena egiteko. Dakizuenez, oso garrantzitsua da zerrenda hau 2020.eko urtarrilaren 15a baino lehen prest izatea, horren barri emoteko Foru Ogasunari, dohaintza-emoileek dagokien zerga-arintzearen onura izan daien. Fitxan, dohaintza-emoileen beste datu batzuk be jarri daikezuez (euki ezkero).

Egitekoa errazteko, aurretik kargatu dogu, neurri handi batean, igaz emon euskuzuen zerrenda. Orain datuak aztertu eta falta diran dohaintza-emoileak (dagokionean) eta aurtengo zenbatekoak gehitu behar dozuez.

Parrokia kudeaketarako programa erabilten diharduzuen parrokiok programatik bertatik zuzenean bete behar dozuez datuak.

Aurton, zerbitzarietan izandako aldaketaren eraginez, barriro instalatu beharko dozuez fitxategiak, aurrekoek ez dabe-eta funtzionatuko. Fitxategi barrietara sartzeko estekak bialtzen deutsueguz eta ‘pdf’ bat instalazinoa egiteko urratsakaz (bakarrik lehenengo aldian egin beharko dozue) eta datuak betetearen inguruko azalpen laburrakaz.

Hona hemen esteka barriak: