Boluntarioak - www.bizkeliza.org
Skip to main content

"Boluntarioak behar doguz Kuriako eta parrokietako ekonomia arloan laguntzeko"

Eleizbarrutiko Gerente, Idazkari Nagusi eta Ekonomia arloko profesionalakaz batera parrokietako eta Kuriako kudeaketa ekonomikoan laguntzen dihardugun boluntario batzuek Egitasmo estrategiko ekonomikoa eratu dogu, Bizkaian Eleizaren autofinantzaketan aurrera egiteko helburuagaz.

Kurian zein parrokietan boluntarioen lana oinarritzat hartuta era egonkorrean garatzeko pentsatu dogu, abadeek euren ministerioari beren-beregi dagokiezan egitekoetan jardun daien.

Parrokiei dagokienez (hemen 220 boluntario erroldatuta doguz), honeek dira erronka nagusiak:

  1. Aplikatibo bera ezarri Eleizbarruti osoan, kudeaketa administratiboa homologatu eta sinplifikatu ahal izateko eta pastoral kudeaketarako informazino erabilgarria emoteko.
  2. Parrokien jabetza diran eraikinen errendimendua hobetueta mantenua kudeatu… Kuriako zerbitzuen laguntzagaz.
  3. Harpidetzen bidez lortzen diran sarreren kopurua gehitu, horretarako eleiztarrei emon beharreko informazino ekonomikoa, zerga-arintzeen kudeaketa… sistematizatuz.
  4. Bikaritza bakotxeko parrokien arteko alkarlan sistematikoa ezarri, laguntza puntualak, jarduera onen trukea… ahalbideratuko dauan koordinazinorako ekipoagaz.

75 boluntario inguruk dihardugu Kuriako kudeaketan, era askotako egitasmoetan:

  1. Eraikinen kudeaketa: Aholkularitza eraikinen sailetik, ondarea errentagarri bihurtu, urigintza-egitasmoen jarraipena, aholkularitza basoen kudeaketan, inbentarioaren gaurkotzea eta katastroaren azterketa…
  2. Aholkularitza eleizbarrutiko erakundeei.
  3. Erakundeetako batzorde ekonomikoetan parte hartu.
  4. Negoziaketa zentralizatua hornitzaileakaz: argindarra, gasa, mutua patronalak, aseguruak, telefonia, garbitasun-kontratuak.
  5. Kudeaketa-sistemak: Kanpoko kontu-ikuskaritza, kontabilidade-planak, ERP…
  6. Kanpoko eta barruko komunikazinoa.
  7. Autobabeserako obra eta planak.
  8. Boluntarioen inguruko egitasmoa: boluntarioak erakarri, errolda, protokoloak eta boluntarioen estatutua.
  9. Prozesuen kudeaketa: erabiltzaileen gogobetetasuna, beharginen eta boluntarioen gogobetetasuna, prozesu errepikakorren diseinu barria.

Egiteko honeei aurre egiteko, kudeaketan (administratiboa, informatika, eraikinak, GGEE, antolakuntza…) esperientzia daben, urte biz (euren kargu itzitako egitekoetan esperimentatzeko aldiaren ostean) astean ordu batzuk konprometitzeko prest personak bilatzen doguz

Interesatuak joan daitezala dagokien parrokiara edo Gotzaitegiko 944667979 telefonora deitu daiela, boluntarioen arloko arduradunagaz hitzordua egiteko.