Eleizbarrutiko V. Ebanjelizatze-Egitasmoa (EEE) 2014-18

ATERA BIDERA (Mt 25,6)

Frantzisko Aita Santuaren deiari jarraituz, Eleizbarrutiko V. Ebanjelizatze Egitasmoak abian dagoan Eliza bultzatu nahi dau. Horixe da, hain zuzen, Egitasmoaren ezaugarria edo sena. Horretarako, urte betean zehar, gizarte eta eliz ingurutik jasotako erronkak eta deiak aztertu ziran. Misiolari kutsuko abiada horrek hiru arlo ditu begi bistan: Jainkoa (espiritualitatea), periferiak edo baztarrak (zerbitzua) eta gure arteko alkartasuna (komunioa).

Bereizmen prozesua bete ondoren, pastoraltzako arduradunek tokian tokiko programazioak landu ditue, aitatutako prozesuaren emoitzak eta proposamenak kontuan harturik.

Egitasmoaren lehenengo urtean jasotakoaren laburpena Eleizbarrutiko Kontseiluek (Pastoralak eta Abadeenak) landu dabe, bakoitzak bere bereizmena eginez. Horren ondoren, Gotzainari proposatu jakoz ondorengo urteetarako eginbide nagusiak, lehentasun argia izan daien. Ez dira toki bakoitzean ikusi eta zehaztutakoaren parean edo ordez egiteko. Bakoitzak eratu dauana bultzatzeko edo osotzeko dira. Izan ere, bereizmen prozesuan taldeek elizbarruti osorako proposatutakoan dago eginbide nagusion jatorria.

Lehentasuna daben eginbideok azpimarratzea eta bultzatzea guztioi dagokigu, baina bereziki, aitatutako Kontseiluei, kuriako zerbitzuei eta eleizbarrutiko erakundeei.

V. EEEaren aurkezpena Bilboko Gotzainaren eskutik 2014/2015 Pastoral Ekiturtearen hasieran