Aurkezpena

Gida hau, “Familia, ebanjelizazinoaren egile eta eragile” agiria batera irakurteko eta hausnartzeko proposamena da. Azken batean, indarrean dan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko V. Egitasmoaren hasieran Eleizbarrutian egin zan bereizketa-prozesuko lehentasunetako bati erantzun gura jako. Honetan lagundu gura dau:
• agiriaren giltzak eta edukina ulertu,
• garapen praktikoan esku-hartu ,
• bere ikuspuntua nork bere egiteko argibideak eskaini .
Otoitz giroan, alkarrizketan jardunez, Jaungoikoak bakotxari bere bizigiroan zelan hitz egiten deuskun ulertzea eta antzematea da kontua, familia ebanjelizazinoaren egile eta eragile bihurtuz, osoko pastoralgintzarantz joteko egiten deuskun deiari erantzun ahal izateko.

LANERAKO GIDA DESKARGATU