Samurtasunaren espiritualtasuna

“Samurtasunaren espiritualtasuna” ibilbidean, laguntasuna, sustapena, eta gizarte bazterketaren eremuaz dogun bizipenaren irakurketa sinisteduna egiteko tresna eskaintzen dira, bat egitearen eta dakarren aberastasun ebanjelikoaren begiespenaren ikuspuntutik. Ikus-entzunezko bitartekoak erabiliz, hausnarketa eta otoitz pertsonala eginez, gure laguntasunaren hartzaile dan gizarte eremuan izandako hartu-emonen eta bizipenen esperientziak batera jarteko aukera emoten da, hiru ordu inguruko tartean.

Ibilbide honen oinarria, Joanen Ebanjelioaren hausnarketa eta irakurketa sinisteduna da –“Jian, non bizi zan ikusi eta Beragaz gelditu ziran egun haretan” (Jn 1, 39)-. Hor esaten jakunaz jabetu, gaurkotu eta Jesusen jarraitzaileen hasierako alkartearen esperientzia ezagutzeko eta geure egiteko deia entzun.

Eleizbarrutiko azpimarratik sakontzeko, hiru berbari lotutako hiru eremu eskaintzen doguz (banan-banan eskatu daitekez):

  • DEIA: "Hoy empieza todo" pelikularen eta Mk 1, 16-20 Ebanjelioko txatalaren bidez
  • DOAKOTASUNA: "Ni uno menos" pelikularen eta Mk 14, 3-9 Ebanjelioko txatalaren bidez
  • ARRISKUA: "Hotel Ruanda" pelikularen eta Mt 4, 1-11 Ebanjelioko txatalaren bidez