Adin txikikoen aurkako sexu-abusuen prebentziorako

Argitaratutako gidaliburua

Azken aldi honetan hainbat laguni aholkua eskatu ondoren, eskura dozu adin txikikoen aurkako sexu-abusuen prebentziorako elizbarrutiak argitaratutako Gidaliburua. Askoren eskabide eta ardura biziari erantzutera dator.

Hori dala eta, Gidaliburuaren atarian esaten danez, adin txikikoekin lanean diharduenek eta arduradunek ezagutu eta onartu egin behar dabe hor esaten dana. Horrez ganera, alkarteek, gurasoek edo tutore legalek eskura izango dabe. Hori bideratzea, eliz-erakunde bakoitzaren arduradunari dagokio.

Gidaliburuaren eskeintzen diran argibideak guztion lana hobeto babestu eta indartuko daben esperantzan agurtzen zaituegu bihotzez.

Felix Alonso eta Angel M. Unzueta
Bikario Nagusiak