V. EBANJELIZATZE EGITASMOAREN TESTUINGURUA

Frantzisko Aita Santuaren deiari jarraituz, Eleizbarrutiko V. Ebanjelizatze Egitasmoak abian dagoan Eliza bultzatu nahi dau. Horixe da, hain zuzen, Egitasmoaren ezaugarria edo sena. Horretarako, urte betean zehar, gizarte eta eliz ingurutik jasotako erronkak eta deiak aztertu ziran. Misiolari kutsuko abiada horrek hiru arlo ditu begi bistan: Jainkoa (espiritualitatea), periferiak edo baztarrak (zerbitzua) eta gure arteko alkartasuna (komunioa).

Bereizmen prozesua bete ondoren, pastoraltzako arduradunek tokian tokiko programazioak landu ditue, aitatutako prozesuaren emoitzak eta proposamenak kontuan harturik.

Egitasmoaren lehenengo urtean jasotakoaren laburpena Eleizbarrutiko Kontseiluek (Pastoralak eta Abadeenak) landu dabe, bakoitzak bere bereizmena eginez. Horren ondoren, Gotzainari proposatu jakoz ondorengo urteetarako eginbide nagusiak, lehentasun argia izan daien. Ez dira toki bakoitzean ikusi eta zehaztutakoaren parean edo ordez egiteko. Bakoitzak eratu dauana bultzatzeko edo osotzeko dira. Izan ere, bereizmen prozesuan taldeek elizbarruti osorako proposatutakoan dago eginbide nagusion jatorria.

Lehentasuna daben eginbideok azpimarratzea eta bultzatzea guztioi dagokigu, baina bereziki, aitatutako Kontseiluei, kuriako zerbitzuei eta eleizbarrutiko erakundeei.

V. EEEaren aurkezpena Bilboko Gotzainaren eskutik 2014/2015 Pastoral Ekiturtearen hasieran

ATERA BIDERA! (ik. Mt 25,6)

ELEIZBARRUTIKO V. EBANJELIZATZE-EGITASMOA (EEE) 2014-18

?IV. EEEa amaitzeaz batera, gure Eleizeak Espirituari entzuteko jarrerea hartu dau, datozan urteetan nondik nora jo behar dogun bereiztu ahal izateko? ?nabarmentzen dau on Mario Izeta gotzainak V. EEEaren aurkezpenean-. Gure gizartean Ebanjelioaren lekuko izatearen poza eta ilusinoa berbiztu ahal izateko Eleiza osoarentzat ohartarazpena izan dan Ebanjelioa iragarteari buruzko Aita Santuaren burubide apostolikoa aitatzen dau bere idazkian. Aurkezpenean, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmo barri honetan hausnarketa- eta bereizketa-aldia izango dala dino gotzainak: ?Bilboko Eleizbarrutia, zer dinozu zeure buruaz??.

Aldi horretan otoitz egiteko, hausnartzeko, alkarrizketarako eta Espirituagan bereizteko konbitea egiten jako Eleizbarruti osoari, ?izan be, Espirituak adierazoko deusku nondik nora jo?. Eleizaren jarduera ebanjelizatzailean funtsezkoak diran binomio bi azpimarratzen ditu: otoitza ? ekintza eta komuninoa ? misinoa.

Eleizbarrutiko V. Ebajelizatze-Egitasmoa (EEE) 2014-18