Adin txikikoen eta pertsona ahulen babeserako Bilboko Eleizbarrutiaren gidaliburua

Bilboko Eleizbarrutiak, Frantzisko Aita Santuaren irakaspen eta borondateagaz eta Eleiza Katoliko osoaren eretxiagaz bat, azken urteetan hainbat jarduera garatzen dihardu helburu bigaz: lehenengo eta behin, prebentzinoa, bere barruan adin txikikoen eta pertsona ahulen aurkako ezelango gehiegikeriarik gertatu ez daiten eta, bigarrenik, zoritxarrez gehiegikeriarik gertatu ezkero, horreen biktimei erantzun egokia emon.

GIDALIBURU honen testuingurua jarduera horreek dira eta Eleizbarrutian era bateko edo besteko jardueraren bat garatzen daben erakunde eta pertsona guztiei arautegi erraz eta argia eskainiko deutse adin txikikoen eta pertsona ahulen aurkako gehiegikerien prebentzino, salaketa eta jarduketari dagokionez. Arautegi hau nahitaez bete beharko dabe euren jarduera Bilboko Eleizbarrutian garatzen daben pertsona, talde eta erakunde guztiek.