Lurralde sustapena

Taldeak dira misiolari sustapenaren eragileak.

Elkarte batzuetan, beren pastoral esparruan misiolari sustapena eta elizen arteko lankidetza bultzatzen eta garatzen duten misiolari taldeak daude. Egitasmoak babesten dituzte, sentiberatasuna bizteko kanpainak egiten dituzte? Errealitate zabal eta anitza da, baina guztien ekarpena garrantzitsua da.

Misioetarako ordezkaritza, Caritas-lankidetza delakoarekin koordinatuta, eskualde eta/edo pastoral barrutietako pastoral ekintzaileekin koordinatuta jarduteko baliabidetzat eskaintzen dugu geure burua, misiolari bokazioa eta karitatearen alderdi unibertsala pizteari begira eta kristau elkarteetan sor daitezkeen talde eta prozesuetan laguntzeari begira.

(Misioetarako ordezkaritzaren eta Caritas-lankidetza taldearen ?Misiolari sustapenerako eta elizen arteko elkarlanerako eta lurraldeetako misiolari sustapenerako proposamena? agiritik).

Propuesta de animación y cooperación en los territorios (PDF)

Koordinatzen diren misio taldeak honako hauek dira:

Arrigorriaga, Galdakao (Mundu bat), Begoña, San Ignacio, Autonomía-Indautxu, Rekalde, San Vicente-Abando, Santurtzi, Sestao, Zalla, Durango, Ermua, Mallabia (Mares), Gernika.