Zer da misiolari sustapena?

? Uzta ugaria da, baina langileak gutxi (Lucas 10, 2)

Misiolari sustapenak lehentasuna du ordezkaritzan eta honetarako da:

  • Misiolari sen unibertsala suspertu elizbarrutiko pastoral arruntean.
  • Heziketa eta sentsibilizaziorako taldeak sortu kristau elkartean. Eta, horrela, misiolari bokazioak piztu.
  • Kristau fedetik, munduko bidegabeko egoerei buruzko hausnarketa eragin.
  • Zuzentasuna, bakea, zuzenbidea eta munduaren antolaketa berria sustatuko dituzten bizitzako jarrera eta aukera ebanjelikoak sustatu.