Aurkezpena

 

«Liturgian jotzen du Elizaren jardunak bere gailurra, eta, eta berean, liturgia da Elizaren indar guztiaren iturri. Bada, apostolutza-lanak honetara zuzenduak daude. Guztiak, fedearen eta bataioaren bidez, Jainkoaren seme-alaba eginak izan ondoren, batzarrean bil daitezen Elizaren baitan, Jainkoa gorets dezaten, oparian esku hartu eta Jaunaren afaria jan dezaten» (Sacrosanctum Concilium 10 - Liturgia santuari buruzko Konstituzinoa).

«Liturgi egitekoak kristau misterioen ospakizunaren inguruko guztia hartzen dau bere barruan. Kristau kultua ospatzea da bere asmoa. Itxaropen zerbitzua da. Jaungoikoaganako eskerrona agertzera emoten dau eta mundua ez dala hondamendia erakusten. Jesus agertzen da itun barriaren abade lez. Egiteko hau doxologia ere deitzen da.

Liturgia, etimologiari dagokionez, egiten dan zerbait da, hau da, jarduera, ekintza edo praxia. Liturgia dalako une batean batzen diran fededunen batzarraren kristau ekintza sinbolikoa da.

Laburbilduz, Jesus Kristoaren pazko jarduerearen ekintza sinboliko gaurkotzailea da eta Jesusen (edo bere auziaren) heriotzarainoko ekintza askatzaile osoa hartzen dau, berbizkundean eta Espiritua emotean Jaungoikoak dauan jarduerea ahaztu barik» (Casiano Floristán, Teología Práctica).

Honetan ahalegintzen gara Liturgiarako Ordezkaritzan: 

  • Kristau ospakizuna ezagutzen, ulertzen eta pozez bizitzen laguntzen.
  • Pastoral Barruti bakoitzeko Liturgia taldeak sustatzen eta bultzatzen.