Hezkuntza

Erlijio katolikoko lehen hezkuntzako irakasleen baremazioa

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko ordezkoen zerrenden birmaremazioa datorrela eta

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ordezkapenak egiteko hautagaien birbaremazioa martxoaren 15etik 28ra egingo duela eta, Bilboko Gotzaindegiko Hezkuntza Sailak meritu pertsonalei, formakuntzakoei eta profesionalei dagozkien baremazio-irizpideak jakinarazten dizkie beste ordezkapen-zerrenda batzuetan dauden eta erlijiorako ordezkoen zerrendetarako proposatuak izateko GEI/DEI eta Missio canonica eskatu nahi dutenei.

Aipatu baremazio-irizpideen arabera, hautagai bakoitzak baremo-zenbaki bat lortuko du; eta baremo-zenbaki hau hartuko da kontutan Bilboko Gotzaindegiak hezkuntza administrazioari hautagaiak proposatzerakoan, irakasle-kopuru jakin bat proposatuko delako, zerrenda hornitzeko beharrizanen arabera.

Dokumentazioa ematea eta elkarrizketa, Barria izeneko eraikuntzan burutuko dira, Plaza Nueva 4–2. (Hezkuntza).  Hitzordua hartzeko, deitu 94 466 79 79 telefono-zenbakira.

Epeak:

  • Dokumentazioa ematea eta elkarrizketa: martxoaren 20ra arte.
  • Erantzunaren komunikazioa, e-postaz: martxoaren 22an.
  • Proposatuak izango diren hautagaiei DEI eta Missio canonica agiriak ematea: martxoaren 23tik 28ra.

Gotzainen Batzarraren webgunean kontsultatu daiteke erlijioko eskolak emateko nahitaezkoak diren GEI/DEI eta Missio canonica’ delakoei buruzko informazio orokorra.

ERANSKIN AGIRIA: