Osasun Pastoraltzaren 2020ko kanpaina. Lagungarriak

|   Salud

“Bakardadean lagun egin” goiburuaren haritik ospatzen da Gaixoaren Munduko Eguna. Pastoraltzarako Gotzain Batzordearen barruan dagoan Ossun Pastoraltzarako sailak kanpainarako lagungarriak argitaratu ditu. Kanpaina hau, une bitan ospatzen da: otsailaren 11n, Lourdeseko Andra Mariaren egunez, gaixoaren eguna ospatzen da, mundu osoan. Espainiako Eleizak, maiatzaren 17an ospatuko dau Gaixoaren pazkoa.

Pertsonaren Osoko Giza Sustapenerako Dikasterioak hauxe proposatzen dau otsailaren 11ko Gaixoaren Munduko Egunerako goiburu lez: «Zatoze Neugana nekatu eta lanpetu guztiok, eta Neuk arinduko zaituet» (Mt 11, 28). Espainian, gai hau geure eginez, «arindu beharreko neke horren arrazoietako batean jarri gura dogu arreta: bakardadea. Datuei begiratu ezkero, izurrite baten aurrean gagozala esan daikegu. Estatistikarako Institutu Nazionalaren arabera, Espainiak 4,7 etxetan lagun bakarra bizi da. Hirurogeta bost urtetik gorako miloe bi lagun bakarrik bizi dira. Laurogei urtetik gorako 850.000 lagun baino gehiago bakarrik bizi da eta askok arazoak ditu mobiduteko. Datuok, berez, guztiz kezkagarriak dira. Eta, esate baterako, ospitaleetan dagozanen bakardadea edo buruko gaixotasun larria dauan senideren bat daben familien bakardadea gehitzen badogu, hori arintzeko bidea aurkitze aldera hausnarketa egitea ze garrantzitsua dan ikusiko dogu», azaldu dabe lagungarrien aurkezpenean.

 

“Bakardadean lagun egin”

«Zatoze Neugana nekatu eta lanpetu guztiok, eta Neuk arinduko zaituet» (Mt 11, 28)
Gaixoaren Munduko Eguna: 2020.eko otsailaren 11

Gaixoaren pazkoa (Espainian): 2020.eko maiatzaren 17a

Erantsitako dokumentazioan aurkituko dozue barri gehiago.

Dagokiozan artxiboak:

Gaiari lotutako estekak:

 

 

Back