Boluntarioen heziketa

|   Penitenciaria

Joan dan maiatzaren 8an, kartzela pastoraltzako boluntarioak bildu ginen heziketarako saioan. “Gure begirada kartzelan dagozan etorkinei: estereotipo eta aurreretxiak” gaiaren inguruan hausnartu genduan Susana Cuestaren (Bizkaiko Caritas) eskutik.

Gozamena izan zan berari entzutea, alkarrizketan jardutea eta jardunbide sanoak batera jartea. Heziketa beti da une egokia alkarregaz nortasun bera sortzeko, gure artean hartu-emona izateko eta bidelagun izateko Eleizak Basauriko kartzela barruan eta kanpoan dauan presentzian.

Back