Jainkoaren esperientzia bazterketaren munduan

|   Penitenciaria

Orain dala hilebete batzuk, Ibaiondo gazte alkarteak Basauriko kartzelan esperientzia bizitzeko aukera emoteko eskatu eutsan Bilboko Kartzela Pastoraltzari. Alkarrizketan jardun ondoren, ekimen barria, “hanka sartuz”, jarri genduan martxan, “bazterketaren munduan Jainkoagaz bat egiteko”.

Hiru unetan banatuta dago:

  1. Ikusi-epaitu: Berbaldi-solasaldia kartzelako errealidadeari, Eleizak baztertutako persona honeen artean dauan egitekoari eta Jesukristok Jainkoaren Erreinua eraikitzeko egiten deuskun proposamenari buruz 
  2. Ekin: hiru zapatutan, Basauriko kartzelan sartu ginan presoakaz areto-futbolera jokatzera. Tarte horretan, kirolaren bidez, jarduera osasungarria eskaini gura izan geuntsen, poztasunez eta ondo pasatuz. 
  3. Epaitu-ebaluatu: Jesukristoren begiez, otoitz egin eta bazterketaren munduan Jainkoagaz bat egitearen esperientzia horren ingurukoak batera jarri genduzan. Benetan, bat egin genduan Jainkoagaz mundu ezezagun horretan? Itxaropena eta gizatasuna hitzak ahoskatu ziran gehien goiz horretan. 

Poz-pozik izan gara Jainkoa eta gizabanakoa gure bizitzetako ardatz bihurtzen dituan egitasmo barri honetan.

 

 

Back