Bizkeliza - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Agenda

|   Ekitaldiak

XXXV. Gogoeta Astea

"'Ebanjelioaren Poza' bizi eta zabaldu"

Loiolan

(Abuztuaren 26tik 30era)

Read more
|   Ekitaldiak

Santa Bernardetteren erlikiak Bilbon, bere jaiotzaren 175. urteurrena dala-eta

(Irailaren 3tik 5era)

Martitzena, hilak 3, familiei eta bokazinoei eskainitako jardunaldia Eguaztena, hilak 4, gaixoen eta nagusien eguna Eguena,...

Read more
|   Ekitaldiak

Kursoaren hasiera Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI)

(On Mario Izeta gotzaina bertan dala)

Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao ) (12:00)

Read more
|   Ekitaldiak

Goazen! Ekiturtearen hasiera

(Irailak 20, 21 eta 22)

Read more
|   Ekitaldiak

Mesedetako Amaren astea

Basauriko kartzelan

(Hainbat jarduera, erakusketa, e.a., astean zehar)

24, martitzena (Mesedetako Amaren eguna): Eukaristia, On Mario Izeta gotzaina...

Read more
|   Ekitaldiak

Kursoaren hasiera Eleizbarrutiko Seminarioan

(Eleizbarrutiko Seminarioaren egoitzan. Zabalbide. Bilbao) (18:00)

Read more
|   Ekitaldiak

Kursoko lehen meza latinoamerikarra

San Luis Beltran parrokia (17:30)

Read more
|   Ekitaldiak

Caritas

(Eleizbarrutiko Caritas)

Read more
|   Ekitaldiak

Migrazinoen Munduko Eguna

(Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza. Migrazinoak)

Read more
|   Ekitaldiak

Ezohiko Hilebete Misiolaria (EHM). "Kulturen arteko zubi" erakusketa

Alejandro Labaka eta Ines Arango (kaputxinoak)

Urriaren 1etik 13ra, Deustuko unibersidadeko klaustroan (Bilbao)

Read more

2019.08.22

Lora eskeintzea Begoñako Amatxuri

Athleticen bisitea `ohorezko bazkideari´

Atzo 1930etik datorren ohiturea errepikatu eban Athleticeko familiak: Begoñako santutegira joan ziran Amatxuri eskerrak emoten eta eskabideak eta eskaintzak egiten. Urtean zehar hil diran bazkideak be gogoratu ziran atzo egin zan ekitaldian. Aitor Elizegik presidente modura lehenengoz hartu eban parte honako ospakizun baten. Bere esanetan, leku ezin hobea da santutegia Amatxuri "osasuna" eskatzeko eta orain artekoagaitik eskerrak emoteko. Horrez gain, taldearen konpromisoa eskaini eban Bizkaiko gizartearen aurrean. Zale ugari egon zan ekitaldian baina aparteko lekua izan eban Bilboko Aldundiaren babespean dagozan etxeetan hartatuta dagozan adin txikikoak. `El Refugio´, Stella Maris eta Artagan egotetxeko umeak jokalariak ikustera joan ziran beste askoren modura.

Beste behin Aste Nagusian Athleticek tartea hartu eban Begoñako santutegira joateko eta bertan ekitaldi xumea baina berezia egiteko. Zuzendaritza taldea, talde teknikoa eta emakumezko eta gizonezko jokalariak egon ziran basilikan ordu bat ta erdietarako iragarrita egoan ekitaldian. Honakoetan zaleek ez dabe jokalariakaz argazkiak atarateko eta hurretik ikusteko aukerea galtzen eta atzo be horren lekuko izan ziran bertara hurreratutako kazetariak.

Begoñako kanpai-torrean soinu bereziak entzun ziran atzo: Athleticeko ereserkiak jo eban behin baino gehiagotan. Barruan Miriam Cepeda, organo joleak `Begoñako Andra Mari´ren ereserkiagaz emon eutsan amaierea ekitaldiari.

 

 

2019.08.21

Caritasek eta erlijiosoen kongregazinoak

Ba al zenkian Bilboko jantoki sozialak Bizkaiko Eleizearen erakundeak...

Indautxuko Apostoliketako jantoki soziala eta eguneko zentroa Bilboko Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen dau, Iralabarrin dagoana bertako frantziskotarrak, La Najan dagozan monjak gosariak emoten dabez eta Conde Arestiko Karidadearen Ahiztek bazkariak eta...

2019.08.20

Berrizeko Mesedetako Misiolarien ekimena

Ortu ekologikoa Berrizen pobreen garrasiari erantzuteko

Berrizeko Mesedetako Misiolarien ekimenez orain urte ta erdi ortu ekologikoa ipini eben abian. Ingurumen parebakon, Berakruz komentuan, aurreko misiolariek egin eben antzera eurak be bat egin gura izan dabe lurragaz eta horretarako abian ipini dabe proiektua....

2019.08.19

Barikuan, Egun Handian itxita egongo da

Gura dozu ezagutu Eleiz Museoa olgetan dozun bitartean? Aste Nagusian...

Maiatzaren 18an, Museoen Egunaren harira `Escape Room´ deritxona inaugurau eben Eleiz Museoan. Modu horretara, bisitariak olgetan daben bitartean, erakusketan dagozan piezak "era dibertigarrian" ezagutu daitekez, Museoko zuzendariak, Juan Manuel Gonzalez...


MULTIMEDIA

ALKARREN BARRI

Alkarren Barri 259 (Ekaina/Junio)

MasNoticias

Misinoetan udan Ekuadorren: abadegaien esperientziak

Bigarren astea egin dabe Ekuadorren Bilbotik joandako abadegai biak, Imanol Atxalandabasok eta Jaime Pizarrok eta seminarioko erretoreak, Aitor Uribelarreak. Orain arteko esperientziaren laburpena egin izan beharko balebe jentearen abegikortasuna eta sinismena azpimarratuko leukiez. Misinoan ez eze...

Gotzaina: "Jaungoikoaren argia behar dogu ona eta txarra bereizteko"

Atzo Gernika-Lumon gotzaina bere herritarrakaz egon zan San Roke, herriko zaindariaren eguna ospatzen. Udal zinegotzi batzuk, alkatea buru zala eta herritar ugari egon zan elizkizunean. Eskolakristo musika taldeak lagundu eban liturgian eta amaitzeko ohikoa danez San Rokeri eskainitako ereserkia...

Gizakundeko eleiza Karmelo Etxenagusia aipamenerako prestautako argiakaz

Musika klasikoa, Aste Nagusian be

Aste Nagusiak, gustu guztietarako musika eskaintzeko tradizioarekin bat etorriz, Enkarnazioaren eleizeari begiratuko deutso beste behin, eta munduko hainbat lekutatik etorritako bakarlariek, abesbatzek eta orkestrek osatutako zortzi kontzertu jasoko ditu bihartik 24ra bitarteko arratsalde guztietan,...