26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lege Oharra

Lege Oharra

1.- ATARIAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZINOA
Atari honen titularra Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutia da. Bilboko Begoñako Andra Mari kaleko 38, zenbakian dago, 48006 da bere P.K.a eta R4800011-A I.F.K.a.

2.- WWW.BIZKELIZA.ORG ATARIAREN ERABILERARAKO BALDINTZA OROKORRAK
Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak zera jakinarazoten deutsu: www.bizkeliza.org web orrialdera eta barne hartzen dituan domeinu eta direktorio guztietara (aurrerantzean “ataria” deituko doguz orokorrean) sartzea eta horrek erabiltea eta bere bitartez lortu daitekezan zerbitzu edo ekukinak Lege-ohar honetan zehazten diran baldintzen mende dagozala, zerbitzu edo edukin horreetakoren batera sartzeak ekarri daikezan baldintza orokor gehigarrien onarpenari uko egin barik.

Atari honetan sartzeak edo bere edozein erabilerak erabiltzaile izatea dakar eta, ondorioz, idazki honetan jasoten diran lege-terminoak onartzea. Horregaitik, Lege-ohar honetan zehazten diran eritziekin ba tez bazatoz, arren, ez erabili ataria.

Lege-ohar honen edukina eguneratu egin daiteke; beraz, aldizka kontsulta egiteko eskatzen deutsugu.

3.- JAUBETZA INTELEKTUALEKO ETA JAUBETZA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK
Atariaren diseinua, bere edukinak, iturri-kodeak, logoak, markak eta bertan agertzen diran gainerako zeinu bereizgarriak, Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiarenak edo erakunde laguntzaileenak dira eta jagokezan jaubetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestuta dagoz.

Atariak, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazo barik, bere edukin, konfigurazino, diseinu eta aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskubidea beretzat gordeten dau.

Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak bitartekoen jaubetza intelektual eta industrialeko eskubideen errespetua adierazoten dau; horregaitik, leku honek zure eskubideak urratzen dituala uste badozu, Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiagaz hartu-emonean jarri.

4.- EDUKINEN ERABILERARAKO ARAUAK
Atari honetako berariazko edukinen kopia egin daikezu, azken erabiltzaile lez, erabilera pertsonal eta pribaturako bakarrik, sekula ez helburu komertzialetarako.

Baimenduta dago beste hedabide batzuen bitartez edukinak hedatzea eta baita erreprodukzio partziala be, zehatza bada eta informazino-iturria esaldi honen bitartez aitatzen bada: “iturria: bizkeliza.org: Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiaren web ataria”.

Informazinoa erabilteko, aldez aurretik eta beren beregi, Eliza Katolikoa -Bilboko Elizbarrutiaren baimena behar dozu.

Baimen-eskaera idatziz bialdu beharko dozu idazkaria@bizkeliza.org helbidera.

Ez dago baimenduta, ezelan be, Eliza Katolikoa -Bilboko Elizbarrutiaren eta bere erakunde laguntzaileen logotipo, marka eta sinbolo bereizgarririk erabiltea.

Atari honetan, berariazko egile-eskubideak dabezan agiriak eta beste edukin batzuk eskaini daitekez eta kasu horreetan be debekatuta dago erreproduzitzea.

Web honetan jasoten dan informazinoa era ez baimenduan erabilten badozu, Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak legez jagokozan jarduerak gauzatuko ditu. Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak, berak erabagita edo beste batek eskatuta, erabilerarako baldintza orokor honeek beteten ez dabezan erabiltzaileei atari honetara eta eskaintzen dituan zerbitzuetara sartzea ukatu edo kentzeko eskubidea be beretzat gordeten dau.

5.- BERME ETA ERANTZUKIZUNEN BAZTERTZEA
Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak ez ditu bere gain hartzen, ezelan be, atari honen erabiltzaileei eragin dakikeezan edozelango kalteak; adierazpen-erara: akatsak edo hutsak edukinetan, atariaren erabilgarritasunik eza edo birusen transmisinoa edo programa maltzur edo kaltegarriak edukinetan, nahiz eta saihesteko beharrezko neurri teknologiko guztiak hartu.

6.- ESTEKAK
Atari honek Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak emoten baditu, Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak ez dau ezelango kontrolik ezarriko leku eta edukin horreetan. Esteka horreek helburua baliabideen bilaketa erraztea baino ez da, beraz, Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutia ezin da estekatutako orrialde horreen edukinen eta euren funtzionamentuaren edo horreetara sartzetik eratorri daitekezan balizko kalteen erantzule egin.

Ez dago baimenduta ezelango web orrialde edo posta elektronikoko helbidetatik Atari honekin esteka egitea, Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak aldez aurretik, idatziz eta beren beregi baimendu ez badau.

Edozein unetan, Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak aurreko paragrafoan aitatutako baimena kendu ahal izango dau, ezelango arrazoirik argudiatu barik. Hori gertatu ezkero, esteka egin dauan orrialdeak bertan behera itziko dau berehala, Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiaren aldetik baimenaren baliobakotzearen jakinarazpena jasoteaz batera.

7.- FRAMEAK ETA BESTE JARDUERA BATZUK
Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak beren beregi debekatzen dau “framingak” egitea, web leku hau beste orrialde batzuen barruan kokatuta geratu ez daiten.

Era berean, debekatuta dago fitxategi grafikoetarako, testu-fitxategietarako, e.a. estekak beste web orrialde batzuetan sartzea, orrialdekok esteka horreen titularrak diraneko itxura emonez, benetan Euskadin edo erakunde laguntzaileetan Justizia Administrazinoaren berariazko zerbitzarien barrian dagozanean.

Aldi berean, debekatuta dago, atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazinoa edo edukinak aldatzen dituan beste edozein mekanismoren erabilera, hirugarren batzuen aldetik.

8.- COOKIEN ERABILERA

Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak cookieak erabili ahal izango ditu bere atarian erabiltzailearen nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko. Cookieak erabiltzaile anonimo bati bakarrik lotzen jakoz eta ez dabe erabiltzailearen datu pertsonalen ondorioztapena dakarren erreferentziarik emoten. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal izango dau Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak bialdutako cookieen instalazinoa jakinarazoteko eta ez onartzeko, erabiltzaileak edukineatara sartzeko daukan aukerearen kalte barik.

9.- DATUEN BABESA

Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiak Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, Lege Organikoaren garapenerako Arautegia onartzeko dan abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren eta une bakotxean indarrean dagozan gainerako arautegien arauak beteten ditu, eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamentu zuzena bermatzeaz arduratzen da. Horretarako, datu pertsonalak batzeko formulario bakotxagaz batera, erabiltzaileak Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiari eskatu deikeozan zerbitzuetan, kasu bakotxean bere datuen tratamenturako baldintza partikular batzuk dagozala eta onartu behar dituala jakinarazoko deutso erabiltzaileari, honako informazinoa emonez: fitxategiaren ardura, arduradunaren helbidea, fitxategian sartzeko, zuzentzeko, baliobakotzeko edo kontra egiteko eskubideak gauzatzeko aukerea, tratamentuaren helburua eta, jagokonean, hirugarren batzuei datuak helarazotea.

10.- BALIOZKO LEGEA ETA ESKUMENA

Eliza Katolikoa – Bilboko Elizbarrutiaren eta Atariaren erabiltzailearen arteko hartu-emona Euskal Herriko Autonomia Alkarteko eta ezarri daiteken Espainiako arautegiak zuzenduko dau, aldeak Bilboko Epaitegien eta Auzitegien eskumenari men eginez, egotzi lekikien beste edozein eskumeni uko eginez.