Santa Bernardetteren erlikiak Bilbon, bere jaiotzaren 175. urteurrena dala-eta

|   Ekitaldiak

(Irailaren 3tik 5era)

Martitzena, hilak 3, familiei eta bokazinoei eskainitako jardunaldia Eguaztena, hilak 4, gaixoen eta nagusien eguna Eguena, hilak 5, misiolari eguna

Laguntzaileak: Lourdeseko Bizkaitar Ospitalitatea, Penitentzia Kofradiak; Gurtza betiraunkorra; Gaueko gurtza, Eleizbarrutiko Seminarioa; Familia Pastoraltza eta Bizian gora mobimentua

Martitzena, irailak 3, familiei eta bokazinoei eskainitako jardunaldia. 11:00etan, harrera eta abedia erlikiei Bilboko Seminarioan.11:30etan, arrosario santua, pozezko misterioak; 12:00etan, Lourdesko Bizkaitar Ospitalitateari buruzko bideoaren emonaldia; 13:00ean, Sakramentu Guztiz Santuaren agerpena eta gurtza txandaka; 17:00etan, arrosario santua, argizko misterioak; 17:30, berbaldia: “Sta. Bernardette eta arerraldiak” (Manuel Olondris Donostiako Ospitalario eta Lourdeseko Hospitalité Notre Dame dalako hezitzaileak zuzenduta); 19:00etan, Eukaristia-Lourdeseko Ama, On Mario Bilboko Gotzaina buru dala eta 20:00etan, Otoitz-bijilia txandaka gauerdira arte.

Eguaztena, irailak 4, gaixoen eta nagusien eguna. Goizeko 9:00etan, Seminarioan Laudorioak; 9:30etan, Bilboko San Nikolas parrokiara lekualdatzea; 10:00etan harrera Bilboko San Nikolas parrokian; 10:30etan, arrosario santua, nekezko misterioak; 11:30etan, gaixoen Kurutze-bidea; 12:00etan, Sakramentu Guztiz Santuaren agerpena eta gurtza txandaka; 17:30etan, arrosario santua, aintzazo misterioak; 18:00etan, berbaldia eta lekukotasuna: “Santa Bernardette eta gaixotasunaren mundua”, Ama Blanca Alonso Jesusen Mirabeak (La Naja, Bilbao) zuzenduta; 19:30etan, Eukaristia-Sta. Bernardette, on Mario Izeta Bilboko Gotzaina buru dala; 20:30etan, Sta. Bernardetteren erlikien lekualdatzea Jesusen Mirabeen egoitzara eta 21:30etan, erlikien harrera Jesusen Mirabeen Etxe nagusian.

Eguena, irailak 5, misiolari eguna. Goizeko 9:00etan Eukaristia ospatuko da Herrien Ebanjelizazearen alde Laudorioakaz, Felix Alonso Bikario Nagusia buru dala, eta 10:00etan, Santa Bernardetteren erlikiei agur egingo jake eta Santanderreko eleizbarrutira eroango dabez.