Eleiz Auzitegia

Zure ezkontza apurtu egin da? Jakizu benetako ezkontza zan ala ez, lagungarri izan daiteke-eta zauriak sendateko eta zure bizitza Eleizatik aldendu barik berregiteko. Nahiz eta maiteminduta ezkondu eta seme-alabak izan, ezkontza baliogabea izan daiteke hainbat arrazoirengaitik. Esate baterako, ospatu zanean, ez egoalako ezinbesteko heldutasun edo askatasunik, edo bietako batek ezkontza, berez dan lez, bereizezin, bizira irekia…, onartu ezin ebalako edo onartzeko prest ez egoalako.

Doan egin daikezu kontsulta Eleiz Auzitegian. Eleizbarrutiko zerbitzu honek aholku emongo deutsu eta, jagokonean, ezkontzaren baliogabetzat joteko prozesua bideratuko dau. Nahikoa da hitzordua eskatzea, jentearen arretarako ordutegiaren barruan telefonoz deiutz, edo posta elektronikoz, edo hartu-emonerako orrialdea erabiliz.