Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ziortzako kolegiata, hogeta hamar urtetik gora musika-jaialdiak eskainiz

created by Zapatuz hasiko da ‘Ziortzako Kontzertuak’ jaialdiaren XXXI. ekitaldia |
|   Komunikazinoa

Asier Polo biolontxelo-jotzailea emongo deutso hasiera datorren zapatuz, irailak 14, musika klasikoa eta erlejino-musika gustuko dabenentzat galdu ezineko hitzordua dan ‘Ziortzako Kontzertuak’ jaialdiaren XXXI. ekitaldiari. Biharamunean ospatuko da bigarren kontzertua, Tomasz Adam Nowak eta Ainhoa Barredo organisten eskutik. Irailaren 21 eta 22an emongo jako amaiera aurtengo jaialdiari. Emonaldi guztiak doan dira eta hasiera arratsaldeko seietan da.

Ziortzako fraile zistertarren monasterio ederrean ospatuko diran kontzertuei hasiera emongo deutsen Asier Polo biolontxelo-jolea Luganoko (Suitza) Kontserbatorioko irakasle-taldeko kide barri da ikasturte akademiko honetatik aurrera. Amaiera, bestalde, Conductus Ensemble taldeak emongo deutso, Andoni Sierra zuzendari dala eta, taldeak ohikoa dauanez, musika barrokoa eskainiz, irailaren 22an.

Aurreko ekitaldietan lez, antolatzaileek autobus-zerbitzua eskainiko dabe eta berau arratsaldeko lauretan atarako da Elkano kaleko geltokian (Txabarri jauregiaren parean).

Aukera bikaina da musika inguru bakarren entzuteko, izan be, Bizkaiko organorik zaharrena eta Penintsulako zaharrenetakoa (1686) gordeten dau bertan eta, gainera, klausurako ordenako gizonezkoen komentu bakarra da.

Kontzertuen inguruko barri guztiak, hemen.

Kolegiatako klaustroa