Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Zer dala-eta txertoen banaketa desbardina munduan?

created by Eskolapioen mezu kateatua |
|   Komunikazinoa

Eskolapioen kristau alkarteak beste ‘mezu kateatu’ bat kaleratu dau, “gizartean zuzentasun eta alkartasunaren aldeko sentiberatasuna bizteko eta konpromisoa sustatzeko”. 2012an lehenengo mezua atera ebenetik, 50 inguru kaleratu dabez gaurkotasunez betetako gaiak landuz. Otsaileko mezu kateatuan Covid-19ari aurre egiteko txertoaren banaketa desbardinaren inguruan hausnartu dabe. Banaketa hori dala-eta, aditu batzuen arabera, “agertoki bi dagoz: txertoa guztientzat edo bakotxak salbatu daiala bere burua”. Hori dala-eta, hainbat datu emoten da eta txertoen erosketari dagokionez herrialde garatuen eta behartsuen artean dagoan egundoko aldea ikusi daiteke. “Gobernuek pertsonen bizia enpresa-monopolioen aurretik jarteko ordua da”, dinoe mezuan eta enpresa farmazeutikoen jokabidea salatzen dabe, izan be, horrek eraginda, “miloeka heriotza gertatzen da mundu osoan”.

Otsaileko mezu kateatua, hemen.