Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Zer da ekonomia solidarioa?”

created by Berbaldia, kontzertua, baba-jana… |
|   Komunikazinoa

Goiburu horren haritik ospatuko da ekonomia solidarioari buruzko berbaldia gaur arratsaldez eskolapioek Bilbon daukien ikastetxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera, ‘Caritas Abando-Albia’ taldeak antolatuta eta sarrera doan dalarik.

Gainera, asteburu honetan hainbat jarduera solidario egingo da, esate baterako, Algortako Santa Ana parrokian non etzi, barikua, maiatzak 18, Bidesari alkartearen aldeko kontzertua izango dan 20:15etan, alkarte musikalaren eta Aretxo abesbatzaren eskutik.

Aitatutako kontzertu horretan batu daiten dirua Bidesariri emongo jako, presoen alde egiten daben lanean erabili daien. Kartzela Pastoraltzarako Areetako Mesedetako Ama parrokiako taldeak antolatu dau musika emonaldi hau eta aitatutako protagonistek 16 kantu eskainiko dabez lau unetan: melodia bikainak, itsas-kantuak, maitasun eta itxaropen kantuak eta gure herriaren kantak.

Beste alde batetik, Bilboko Abandoko San Bizente parrokian gazteen taldeek antolatu daben jaialdian baba-jan solidarioa egingo dabe beste hainbat jardueragaz batera. Bazkalostean, txapelketak, zozketa, e.a., izango dira. Baba-jan eta gainerako jarduertan parte hartzeko 15 euro jarri beharko dira. “Langabezian edo ikasten egon ezkero edo menu solidarioa erosi gura ezkero, 10 euro jarri behar dira”, azaltzen dabe antolatzaileek. Kasu honetan, batu daiten diru guztia Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduen hainbat egitasmorako izango da. Maiatzaren 17a izena emoteko azken eguna.