Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Zer da ‘bidelagunen eskola’?

created by Alkarrizketa Vicente Marcuello jesuitari |
|   Komunikazinoa

Datorren astean, urtarrilaren 19 eta 20an, ‘bidelagunen eskola’ dalakoa izango da, Vicente Marcuello jesuitaren zuzendaritzapean, oraingoan, laguntasun espiritualaren inguruan. Tailerretan izena emoteko epea aste honetan amaitzen da. Ikastaroaren zehaztasunak eskatu deutsaguz hizlariari.

Zertan datza laguntasun espirituala?

Beharbada, era batera edo bestera, danok ulertu daikegu banan-banako akonpainamenturako prozesua eskatzen dauala; kasu honetan, fedea buztartzea da xehetasuna. Fedetik gizon eta emakumeagan sortzen diran bizipenez jabetzeko eta bizipen horreek alderatzeko laguntzatzat jo geinke. Banan-banako laguntasuna da, bereaz, bizitza eta fedea buztartu ahal izateko eta hautatutako bizimoduan eta konpromisoan eragina dau.

Norentzat da? Jakin egin behar da bidelagun izaten?

Orain dala urte batzuk, fedean hazteko prozesuan, Eleizbarrutian, talde-akonpainamentuari dagokionez, esperientzia ona egoala ikusi zan, eta, aldi berean, ezinbestekoa zala beste urrats bat emon eta fedearen bizipen hori pertsonalizatzen laguntzea. Horretarako, behar-beharrezkoa da banan-banako laguntasuna eta ez egoan bidelagun izateko gauza sentitzen zan jenterik. Hortik sortu zan bidelagunen eskola hau, akonpainamentu espiritualaren prozesurako giltza eta oinarriak jadesteko bide lez.

Gaur egungo gizartean espiritualtasunaren eta hausnartzearen gaia modan dagoala emoten dau. Adi egon behar dogu hainbeste eskaintzaren aurrean?

Askotariko eskaintza horrek ez nau larregi kezkatzen. Gaur, gure gizartean, bilaketa-gosez bizi garala islatzen dau. Hauxe da akonpainamentu espiritualaren helburuetako bat: benetan laguntasuna zer dan eta zer ez bereiztu, azken batean, Ebanjeliotik sortzen dan espiritualtasunagaz konektatzen lagundu.

Ez dira lehenengo aldiz egiten honako tailerrak Eleizbarrutian. Zelakoa izan da orain arteko esperientzia?

Hainbat urte daroagu eskaintza hau egiten eta urtero talde egonkor batek parte hartzen dau; partaideak jatorri askotatik datoz, batzuk taldeetako begiraleak dira, edo kristau komunidadeetako kideak, abadegaiak, abadeak, katekistak… Ebanjelioagazko konpromisotik bizi gura daben personek beti behar izango dabe bidelagunen bat, bide hori koherentzian eta benetakotasunean egiteko laguntza emoteko.