Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Zelan eroaten dira gizalditako antzinatasuna daben agiriak parrokietatik Artxibora?

created by Behaketa, garraioa, berrogeialdia eta katalogazinoa |
|   Komunikazinoa

Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak aditzera emon dauanez, “kontu handiz egin beharreko lana da”. Parrokietan paper-euskarrian dagozan agiriak, hainbat kasutan, ondo jarritako eta ordenatutako karpetak dira. Baina, gehienetan, askotariko egoeratan aurkitzen antolaketari, gordetzeari, “ahazteari edo etenbako erabilerari” dagokionez. Beraz. Artxiboko profesionalen lanean, ezinbestekoa da “behaketa arretatsua”, garraio “egokia” ziurtatzea, “kokapenaren kontrola berrogeialdian” eta inbentarioa. Joan dan ekainean, eleizbarrutiko Artxiboak eta Liburutegiak bat egin eta bisitak antolatu dabez Bizkaiko parrokietara eta bertan benetako pieza zoragarriak aurkitu dabez.

Antzinako liburuak, agiri esanguratsua, umeak eskola katolikoan apuntatzeko dei egiten dauan XX. gizaldiko kartela bizkaieraz…, aurkitu dabez, besteak beste, Artxiboko profesionalek eta eleizbarrutiko Liburuzainak Orozkoko eta Arakaldoko parrokietan.

Urtean hainbat aldiz lekualdatzen dabez agiriak parrokietatik hobeto antolatzeko eta gordetzeko beste norabait. Azken aldi honetan be hainbat bitxikeria aurkitu izan dabe. Anabella Barroso BEHAko zuzendariak azpimarratu dauanez, gaur-gaurkoz be, pieza harrigarriak aurkitzen dira, esate baterako, lehen aitatu dan kartela edo Lourdesera joan ahal izateko pasaporte kolektiboa.

Orain, COVID-19a dala-eta, ezohiko neurriak hartu behar dabez, berrogeialdian jarri behar dabezalako euren eskuetara heltzen diran agiri guztiak.