Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ze jarrera dogu fededunok datozan hauteskundeen aurrean?

created by Hausnarketarako lagungarriak |
|   Komunikazinoa

Eleizaren Doktrina Sozialerako Eleizbarrutiko batzordeak hainbat proposamen jaso dau, datozan hauteskundeei –apirilak 28 eta maiatzak 26- begira hausnarketa egiteko lagungarri izan daitekezalakoan. Honeek dira aitatutako materialok: Aita Santuak Bakearen Munduko Egunerako kaleratu eban mezua; Caritasen agiri bat; Laikotzarako Gasteizko Zerbitzuaren hausnarketak; Ekintza Katolikoko Langile Ermandadearen agiri bat eta Euskadiko Hirugarren Sektorearen 19 proposamen. Materialak hemen.

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik lagungarriakaz batera bialdu daben gutunean dei egiten dabe agiri horreek irakurteko eta bakarka edo “taldean alkarrizketan jardunez” hausnartzeko. Honen haritik, Bikaritzetatik eskatutako eremuetara joan eta saioak “laguntzeko edo sustatzeko” prest dagoz.