Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ze egoeratan da Bilboko Eleizbarrutia gotzain barria izendatu arte?

|   Komunikazinoa

On Mario Izeta gotzainak galdera honi erantzun deutso Burgoseko Atzapezpiku izendatu barritan: “ordealdian sartu gara; hainbat hilebetez luzatu daiteke aldi hau, obispo barriak bere ministerioari ekin deion arte. Ni, orain, Bilboko administratzaile apostoliko izango naz eta Artxidiozesian kargu-hartze kanonikoa gauzatu daidanean, gotzain laguntzailea izango da administratzaile apostolikoa”. Gotzainaren esanetan, aldi honetan, gotzain administratzaileek ezin dabe “Eleizbarrutiaren bizitzan funtsezko aldaketak” ekarriko leukezan erabagi garrantzitsurik hartu.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa dala-eta, On Mario Izeta gotzainak dino ezingo dala egitasmo barria gotzain barri barik onartu. Era berean, kontseiluen egitekoak eten egin dira. Gotzainak barriro izendatu edo berretsi egin behar ditu ezinbesteko ministerioak, “bikarioak eta Eleizbarrutiak aurrera egiten behar dituan zerbitzuak”.

Sasoi honetan burutu behar da bikarioen hautaketa eta, ondorioz, aukera ona izango da “gotzain barriagaz Gotzain Kontseilu barria sartu daiten”, dino Eleizbarrutiko administratzaile apostolikoak.