Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Zabalik da Eleiz Museoko ihes-aretoa

|   Komunikazinoa

Kurtso barriari ekitean, Eleiz Museoan ohiko jarduerak jarri dira martxan, umeakaz egiten diranak oraingoz egiten ez badira be. Ihes-aretoa zabalik da “konfinamenduaren aurretik baino eskari gehiago badogu be”, Juan Manuel Gonzalez Cembellin zuzendariak azaldu dauanez. Neurriak hartu dabez, aretora doazanak seguru egon daitezan. Saioen artean, aretoko eremu guztiak desinfektatu egiten dira, “jardueran dana ikutzen dalako urteeraren bila”.

Kurtsoaren hasiera honetan, museo inguruko taldeak dira bisitan datozanak. Izan be, bistakoa da beste urte batzuetan baino turista gitxiago dabilena. Juan Manuel Gonzalez Cembellinek gogoratzen dauanez, sartu daitekezan taldeak sei legunez osatuta egon daitekezan arren, orain datozan gehienak 3 edo 4 lagunez osatuta dagoz.

Eleiz Museoa ohiko ordutegian zabaltzen da eta “bisitatu gura dauanak, lasaitasun osoz egin daike, osasun krisiak une honetan eskatzen dauan protokoloa ondo zaintzen dalako”.

Juan Manuel Gonzalez Cembellin