Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

X. Goicouria: “Lubumbashiko eleiza batean tiro be egin dabe”

created by Misiolariaren kontakizuna Kongoko Errepublika Demokratikotik |
|   Komunikazinoa

Azkenaldian Kongoko Errepublika Demokratikotik heldu jakuzan barriak, ikaragarriak dira. Zazpi hildako, hamabost zauritu eta ehun atxilotu inguru ei dagoz. Kinshasako artzapezpikua dan Monsengwo kardinalak Kabila presidentearen “basakeria” salatu dau. Xabier Goicouria misiolari bizkaitarrak Likasitik (Katanga) kontatzen dauanez, presidenteak herritarrak ikaratzen saiatzen da eta “Lubumbashiko eleiza batean tiro be egin dabe”.

“Mufungaren Adiskideak” fundazinoko presidentea dan Iñigo Iriartek ohiko hartu-emona dau Xabier Goicouriagaz eta gaur bertan hitz egin dau beragaz. “Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi daben egoera politikoa guztiz tirabiratsua dala esan deuts eta, gainera, orain, are eta arduratuago dagozala Kinshasan egundoko euri-jasak jasaten diharduelako eta dagoeneko 40 hildakotik gora izan dalako”.

Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian maiztasunez jasoten dabez misiolari bizkaitarraren barriak eta honeek ‘Hego Berria’ aldizkarian argitaratzen dabez hilero. Abenduaren amaieran idatzitako azken gutunean, Kabila presidenteak agintean jarraitzeagaz bat ez egoteagaitik euren nahigabea adierazo daben herritarrek bizi daben egoerea aitatzen dau Goicouriak. “Poliziak eta ejertzitoak herritarren manifestazinoei aurre egiterakoan inongo errukirik ez daukiela-eta, Kinshasa uriburuko hainbat abadek gaueko bederatzietan kanpaiak joteko erabagia hartu dau eta fededunek bat egiten dabe zartagin- eta kazola-hotsez, txilibitua joz, e.a.". Neurri hau ez jako “bape gustatu gobernuari” eta katolikoen aurkako erasoak eragin ditu.

Erasoa katedralean

Abenduaren azken domekaz, katedralean meza ospatzen ari zirala, kaleko mutilen bandak sartu ziran zarataka, zalaparta eraginez eta fededunak gas negar-eragileaz molestatuz. Xabierren esanetan, jentea zur eta lur geratu zan, baina mutil hareetako bat harrapatzea lortu eben eta “gobernuak bialduta eta diruz lagunduta” egozala kontatu eutsen.

Misiolariak hainbat egitasmo bultzatu dau Panda-Likasin