Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Urtekoa 2020: ezohiko urtearen laburpena

|   Komunikazinoa

Gaur amaituko da 2020. urtea. Ez genduan holakorik espero, ezta gitxiago be, eta ziurgabetasunez, tristuraz, bildurraz, bakardadeaz edo gaixotasunaz betetako urtea izan dogu eta guzti horreez inguratuta jarraitzen dau askorentzat. Gauza askoren mira izan dogu, zailtasun ugari eta, hala eta guztiz be, Eleizbarrutia bizirik egon da, makina bat jarduera izan da.

Bihar hasiko dogun 2021. urtea hobea izango dala-eta itxaropenez beteta, ikusi eizue honako honegaz batera aurkezten dogun bideoa, 2020. urtearen laburpena, non, besteak beste, gertaera gogoangarri bi jasoten diran: Bilboko Eleizbarrutiaren 70. urteurrena eta On Mario Izeta gotzaina Burgoseko artzapezpiku izendatu izana.

Eskerrik asko gugaz izateagaitik. Urte barri on!