Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Urkiolako parke naturala, bisitatuenetarikoa Bizkaian. Ezagutu nahi dozu bere historia?

|   Komunikazinoa

Atzo, abuztuak 8, Elena Unzuetak Ingurumeneko Aldundiko arduradunak Bizkaiko parke naturalek urtarriletik hona euki daben bisitari kopuruaren inguruko datuak emon ebazan ezagutzera. Armañongoa da jenterik gehien jaso dauana. Bigarren tokian Urkiolako santutegia eta bere ingurua dagoz. Interpretazino egoitzatik 6.832 bisitari igaro dira, gehientsuenak ikasleak. Joseba Legarza abade misiolariak 47 urte egin ebazan ingurua zaintzen, hil zan arte. Hango lehena, oraina eta geroaren inguruko erreportajea grabau eban beragaz elizbarrutiko komunikazino sailak.

Erreportajeagaz batera inguruko argazki batzuk txertatu doguz.