Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

UCAko martiriak gogoan euren hilketaren 30. urteurrenean

|   Komunikazinoa

1989.eko azaroaren 16an hil ebezan Ignacio Ellacuria, Ignacio Martin Baro, Segundo Montes Mozo, Amando Lopez Quintana, Juan Ramon Moreno Pardo eta Joaquin Lopez y Lopez jesuitak, etxeko lanak egiten eutsezan Julia Elba Ramos eta honen alaba Celina Mariceth Ramos El Salvadorreko UCAn. Datorren zapatuz sarraski haren 30. Urteurrena beteko da eta Arrupe Etxean hainbat jarduera antolatu dabe persona horreen oroimenez, esate baterako, Luis Die irakasleak bihar, barikua, eskainiko dauan berbaldia: “Burutu bako iraultzak: aldaketa pertsonala gizarte eraldaketarako. Ignacio Ellacuria”. Arrupe Etxean (Aita Lojendio 2. Bilbao) izango da, arratsaldeko seietan.

Bihar jardungo dauan hizlaria, Luis Die irakaslea, lizentziaduna da Zientzia Politikoetan eta Soziologian eta doktorea Soziologian Salamancako Pontifize Unibersidadetik. Gizarte Errealidadearen Azterketa eta Prospektibarako Valentziako Eleizbarrutiko Caritaseko sailean ekin eutsan gizarte ikerketan garatu dauan ibilbide profesionalari; ondoren, Paternako Udalean jardun eban udalerriko emakumeen bizi-baldintzen inguruko ikerketa zuzendu eta gauzatzeko eta Valentziako Unibersidade Politeknikotik egin zan ‘Libro Blanco de la Cooperación Valenciana” dalakoaren eraketa ekarri eban ikerketa koalitatiboa zuzendu eban. FOESSA Fundazinoko Batzorde Zientifikoko kide da eta 2000etik aurrera irakasle-lanetan ibili da “San Vicente Mártir” Valentziako Unibersidade Katolikoan. Diek, gainera, ikerketaren inguruko hainbat liburu eta artikuluren argitalpenetan esku-hartu dau, esate baterako: II Libro Blanco de Valencia; Octavio Uña Jaunaren Soziologia-hiztegia; “De las migraciones como problema a las migraciones como oportunidad, codesarrollo y movimientos migratorios” izenburua dauan lanean eta “Ignacio Ellacuría, 20 años después” lanean.