Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Txiroek eraginda” 71 urtegaz abade egin zan Patxi Loidi hil da

created by Hogeta bost urtez misiolari izan dan El Salvadorren hil da |
|   Komunikazinoa

Larogeta hamaika urtegaz, “botak jantzita hil zan” atzo, “Jesus Solidarioa” alkartean ospatu eben Eukaristian adierazo ebenez. Hain zuzen be, San Salvadorreko Artxidiozesian dagoan alkarte horretan emon ditu azken hogeta bost urteak, hango jenteagaz bizia eta fedea konpartituz. Orion jaio zan eta umetatik gura izan eban erlijioso izatea. 1950ean egin eban botoa anai marista lez. Vatikano II.a Kontzilioagaz, bizitzan biraketa esaguratsua egin eta abade ordenatu zan 71 urte ebazala, “gizarte lana egiteko eta txiroakaz egoteko”. Bere misiolari senak bultzatuta, gizarte ekintza sustatu eban eta ‘Círculo Solidario’ GKEa sortu eta honen bidez lan handiak egin izan dira landa-eremu behartsuetan: errepideak, ur-instalazinoak, e.a. El Salvadorrera heldu zanetik, bitarteko urriak dabezan gazteen heziketan jardun izan dau. Euren alkartean hartzen dabez eta bekak emoten deutsez unibertsitatean ikasi daien. Idazle oparoa izan da, 20 liburutik gora idatzi ditu eta Ebanjelioaren azalpenak bialtzen eutsezan gura eben guztiei. Goian bego!

Hain zuzen be, Domun egunaren astean hil da Patxi Loidi sen misiolaria umetatik bizi izan dauan gizona.

Patxi Loidik “Alkarren Barri – Comunicación” eleizbarrutiko aldizkariari 2019an eskaini eutsan alkarrizketan adierazo ebanez, berak misiolari lez eban asmoa “kristau bokazino helduak garatzea” zan. “Lider izateko gaitasuna” daben kristauak hezi behar zirala inoan, eta ez “lider kristauak”. Fedean hezi nahi ebazan “emakume eta gizaon gazteak; Ebanjelioa benetan aintzat hartu daiela eta herri zein Eleizan benetan bizi daiela”.

Langile nekaezina, “umoretsu eta gogotsu” jarraitzen eban 90 urtegaz be, “otoitz egiten denpora asko” emonez, lanak izten eutsanean.

Asko maite izan dabe gizon hau eta horren erakusle dira Facebookeko bere perfilean eskaintzen deutsezan mezuak edo Artxidiozesian bertan agertu dabezan sentimentuak. “Gaur, Patxi maitea, Sortzailearen besoetara itzuli zara, eta buruz buru zagoz hainbestetan agertzera emon deuskuzun Haregaz; zuri esker, Aita Jainkoa era guztietako behartsuenengan ikusten ikasi genduan. Eskerrik asko gure aberriari erakutsi deutsazun alkartasunagaitik, atzerritar izanda, zeure egin zenduan-eta El Salvador… Gaur, zurekin bizi izandako une ederrak eta gutako bakotxagaz izan zenduzan solasaldi mamintsuak. Villa Madrik, El botoncillal, Las Marías alkarteen eta nire izenean, eskerrik asko bestelako mundua egiten ahalegintzeagaitik eta guztion bizitzan arrastoa izteagaitik”, idatzi dau Amelia Orantes de Duranek.

Bere oroimenezko Eukaristia El Salvadorren

Gaur –urriak 16, barikua- Jesus Solidario alkarteak Patxi Loidiren oroimenezko meza ospatuko dau arratsaldeko seietan, El Salvadorreko Santos Niños Inocentes parrokian.

Precisamente, en la Semana en la que se celebra la jornada misionera del Domund ha fallecido Patxi Loidi, una persona que vivía ese espíritu desde su infancia.

En la entrevista publicada en la revista diocesana Alkarren Barri-Comunicación en 2018, Patxi Loidi señalaba que su pretensión como misionero era la de “tratar de forjar vocaciones cristianas adultas”. Hablaba de “formar cristianos líderes” y no “líderes cristianos”. Quería formar en la fe a “mujeres y hombres jóvenes que se tomen en serio el Evangelio y su vivencia en la vida cívica y eclesial”.

Trabajador incansable, a sus 90 años seguía “con buen humor, con entusiasmo” y dedicando “mucho tiempo a orar”, cuando el trabajo se lo permitía.  

Ha sido una persona muy querida en su entorno y así lo demuestran las numerosas muestras de cariño que le dedican en su perfil de Facebook o desde la misma Archidiócesis. “Hoy querido Patxi has regresado a los brazos del Creador, y estás cara a cara con quien tanto nos enseñaste y aprendimos a verlo en los más necesitados de toda índole. Gracias por tu amor solidario a nuestra patria, que siendo un extranjero hizo suyo El Salvador...hoy solo nos quedan sus lindos momentos compartidos y sus sabias charlas con cada uno de los que le conocimos. En nombre de las comunidades de Villa Madrid El Botoncillal, Las Marías, Peralta y el mío le damos las gracias por hacer un mundo diferente y dejar huella en la vida de todos”, escribe Amelia Orantes de Durán.

Eucaristía por su Memoria en El Salvador y en San Ignacio

Hoy, viernes 16 de octubre, a las seis de la tarde, la Comunidad Jesús Solidario celebrará una misa en memoria de Patxi Loidi, en la parroquia de Santos Niños Inocentes de El Salvador.  El próximo 20 de octubre tendrá lugar una misa en su memoria en la parroquia de San Ignacio, a las 19 h.