Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

"Traba guztien ganetik be, ea inork ez deuskun kentzen barruko poztasun hau"

created by On Joseba Seguraren berbak Gabon Eguneko mezatan |
|   Komunikazinoa

Gaur Bizkaiko ea 300 parrokietan Jesusen Jaiotzea ospatu da. On Joseba Segura, Bilboko Santiago katedralean ospatu dan mezatako batzar burua izan da. Bere homilian gaurko egun honek daukan zentzunaz egin dau berba. Nahiz eta askorentzat "harrigarria izan", berbea haragi bihurtu zan eta Umea argia emotera etorri zan mundura. Horixe da hain zuzen gaur ospatzen danaren benetako zentzuna. Bere esanetan ez da garrantzitsua koprurua eta asko ala gitxi garean baizik eta egun honen zentzuna sakontasunez eta benetako fedez bizitzea da behinekoena, "hasierako artzain hareek bizi eben antzera", adierazo dau.

Eukaristia eta homiia osorik hemen: www.youtube.com/watch