Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Sopuertan, 5,5 metrotako graffitia, Pobreen Munduko Eguna dala-eta

created by La Jornada se celebra este próximo domingo |
|   Komunikazinoa

Sopuertako San Viator eleizbarrutiko ikastetxeak eskuaren siluetagaz graffitia egiteko agindu deutso Kero santurtziar graffiti eta muralgileari, “Emon bostekoa – Tiende la mano” Pobreen Munduko Egunerako aukeratutako goiburua islatzeko. Ikastetxean erabagi dabenez, lokaletako horma zurietako batean egindako graffiti honek hantxe iraungo dau denporaldi batez. Aitatutako graffiti horrek, 5,5 x 3,6 neurtzen dau gitxi gora-behera. Datorren domekaz, azaroak 15, ospatuko dan Pobreen Munduko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak deialdia egin eban, pertsonarik ahulenen aldeko konpromiso zehatzak idatzi daiguzan eta batera jarri sarreetan, #Emonbostekoajmp2020 etiketaz baliatuz. Pobreen aldeko egunean, On Joseba Segura gotzain laguntzailea buru izango da Santiago katedraleko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan eta ospakizuna zuzenean emongo da web orrialde honetan eta Telebilbaon.

Eleizbarrutiak ekimen bi sustatu ditu Pobreen Munduko Eguna dala-eta: egun horri begira ekintza zehatzetan konprometitu eta egun bateko soldata pertsona ahulenen alde emon. Datorren asteburu honetan Bizkaian ospatu daitezan Eukaristietan agertzera emondo dira proposamen biok.

Aurton, osasun egoeraren eraginez, Bizkaiko Eleizak urtero ospatzen dauan Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinua gizarte sareetan egiten ari da. Konpromiso zehatzak jasoten dabezan eskuen siluetek kolorez beteten dihardue sarea.

Grafitti acabado