Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Solasaldi teologiko gautarra gazteentzat

|   Komunikazinoa

Azaroaren 12an, zapatuz, Indautxuko Jesuiten ikastetxean Xavier Martínez teologoa bertan dala egingo dan Teologia Solasean ekimenaren laugarren ekitaldia ospatuko da.

“Teologia Solasean. La noche abierta” ekimena datorren azaroaren 12an, zapatuz, ospatuko da Indautxuko Jesuiten ikastetxean, “Venid y lo veréis. Siniskeria edo kristautasuna” goiburupean. Aurreko urteetan lez, ETPIko Laikoen Heziketarako Sailak eta Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzak antolatzen dabe aurtengo ekitaldia ere.



     Xavier Martínez Contreras Deustuko Unibertsitateko Filosofia fakultateko irakaslea izango da teologo konbidatua eta kristau esperientziaren gaia landuko dau. Helburua ez da aldatu: gazteei gogoeta teologikorako esparrua eskeini gura jake, teologia, otoitza eta musikea uztartuz.



     Topaketa hau, bestalde, fedearen inguruko heziketa ibilbideetan dabizan, eskaut edo aisialdiko taldeetan monitore diran edo Ekintza Katolikoko mugimenduetako, komunitateetako edo erreferentzia taldeetako kide diran 18 eta 30 urte bitarteko gazteei eskeintzen jake.



     Jardunaldia iluntzeko zortzietan hasiko da, harrera eta otoitzagaz. Xavier Martínez teologoagazko solasaldia bederatziak laurden gitxiagotan hasi eta hamaiketan amaituko da, tartean ordu eta erdiko etena egongo dalarik danok batera afaltzeko. Gaueko hamaiketan “Senderos” talde madrildarraren musika emonaldia izango da. Gauerdi inguruan amaituko da jardunaldi hau.



Informazio gehiago