Javier Oñate Pastoral Barrutiko arduradunaren esanetan, esker ona, poztasuna eta senidetasuna nabarmendu ziran ospakizunean. Parrokiek, ikastetxeek eta alkarteek eraketarako gotzain agindua jaso eben eta ekipo ministerialerako hainbat kide izendatu zan.
Gainera, Eukaristiako une batean, pastoral barrutia “baterako misinora” bialdua izan zan. Une hunkigarriak bizi izan ziran, atzo ospatzen zana gauzatzen lagundu daben guztiak gogoratzean. “Tomate landarearen irudia, bizigarri beraz eta eguzki beraz elikatuta, anitza frutuetan eta danei eskainita, garanaren eta izan gura dogunaren irudi lez gorde genduan gure buruan. Eleizpean, kopau bat hartu genduan senidetasun eta pozezko giroan”, dino Oñatek azkenean.