Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Sendo ekin deutsagu Aita Pedro Arrupe dohatsu autortzeko prozesuari”

created by Arturo Sosa Jesuiten Aita Nagusiak: |
|   Komunikazinoa

Arturo Sosa Jesusen Lagundiko aita nagusiak egunotan Bilbon eta Loiolan ospatzen ari diran unibersidade jesuiten munduko topaketako saioetako batean esan ebazan berbok. “Unibersidadea, bizimodu adiskidetuaren iturri” goiburuaren haritik eskaini eban berbaldiaren amaieran egin eban iragarpena eta bertan egozanek txalo-zaparradaz adierazo eben euren poza.

“Oraindik prozesuaren hasieran gagoz, baina Angelo de Donatis Erromako kardinal bikarioak ontzat emon dau Erromako eleizbarrutiak –bertan hil zan Arrupe (1907an Bilbon jaioa)- dohatsu autortzeko prozesuari hasiera emon deion”. Arturo Sosa Aita Nagusiak kausaren alde otoitz egiteko esateaz gainera, “benetan Kristogan sustraituta egoan, bere burua misinoari eskaini eutsan eta bere miraririk handiena gu, gaur, hemen egotea dan” Arruperen debozinoaren inguruko barri baliagarririk daukien guztien laguntza eskatu eban.

Bere berbaldian komunikabideen inguruan jardun eban, besteak beste, esanez: “gaur egun eskura doguzan bitartekoak erabiliz, lankidetza gehitu egin daiteke eta eraginkorrago bihurtu sareen eraketaren bidez. Honek, zintzotasun eta prestasunean oinarritutako kultura eskatzen dau, bakarrik unibersidade bakotxak bere aldetik erabilteko bitartekoak bilatzeko eta gehitzeko joera gaindituz”. Sosaren esanetan, “personak munduko herritartasunerako heztea, aniztasuna giza bizitza osoaren alderdi osagarri lez autortzean datza. Hau da, kultura aniztasuna gizon eta emakumeen aberastasunerako aukeratzat hartzea”. Honen haritik adierazo ebanez, Loiola eta Bilbon ospatzen diharduen unibersidade jesuiten munduko biltzar hau, bereizketarako bide horretan historia egiteko saiakera da, izan ere, “luzaroan prestatzen jardun dogun batzar honen bitartez unibersidadearen aro barriari eta jardunbide emonkorrari ondo etorria egitek moduan gagoz. Gu, gaur, hemen egoteak bat egin eta emaitza hobeak lortzeko prest gagozala erakusten eta baieztatzen dau. Borondate hau, beren-beregi konpromiso bihurtzen da gure unibersidadeetan eta euren artean alkarreraginean jarduteko molde barriakazko”.

“Vatikano II.a Kontzilioa haragitzea” da, Sosaren ustez, Eleizaren erronka nagusienetakoa eta Frantzisko aita santuak erronka horri erantzuten dihardualakoan dago. Gazteei entzuteko Eleizaren alde egin eban.

Jesuieten Aita Nagusia unibersidade jesuiten munduko biltzarraren atzoko saioan