Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Sei gaztek Basauriko presoakaz igaroten dihardue urteko azken egunak

created by Joan dan astean heldu zan Beleneko Bakearen Argia kartzelara |
|   Komunikazinoa

Beste batzuetan lez, Kartzela Pastoraltzak lan-kanpamentua antolatu dau Basauriko kartzelan. Parte hartuko daben sei gazteek atzo ekin eutsen esperientziari eta domekara arte egongo dira presondegian. Goizez, joko eta tailerretan esku-hartzen dabe presoakaz eta arratsaldez, alkartu egiten dira bizi izandakoa jaso eta “Ebanjelioaren argitan aztertzeko”, azalu dau Jorge Muriel kanpamentuaren arduradunak.

Eleizbarrutiko sei gaztek parte hartzen dihardue Kartzela Pastoraltzak abenduan Basauriko kartzelan antolatzen dauan lan-kanpamentuan. Jarduera hau, «gazteak eta bazterketaz jantzitako munduan Jesusen Jainkoagaz bat egitearen esperientziak» ekimenaren barruan garatzen da .

Beleneko Bakearen Argia kartzelara eroan dabe

Abenduaren 24an, Asier Rodriguez Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko presidenteak Basauriko kartzelara eroan eban lehenengo aldiz Beleneko Bakearen Argia. Jaunaren jaiotzaren egunez, gotzainak eukaristia ospatu eban kartzelan.

Lan-kanpamentuan parte hartzen diharduen gazteak