Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Santurtzin erre zan tinpanoaren ‘babesleek’ Eleiz Museoa bisitatuko dabe

created by Datorren zapatuz, ekainak 16 |
|   Komunikazinoa

Santurtziko historiaren jarraitzaile sutsua dan Koldo Fernandez Garcia de Iturrospe historialariak 1932ko iskanbiletan Gorka Deuna eleiza suntsitu eban sutearen ondorioz txikituta geratu zan egurrezko tinpanoa finkatzeko behar ziran 2.000 euroak batzeko kolekta jarri eban martxan.1981etik aurrera, Eleiz Museoko gordailuetan dago aitatutako pieza hori. Datorren zapatuz, ekainak 16, dirua ipini daben “babesleek” bisita gidatua egingo dabe Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendaria gidari lanetan dala.

‘Áurea’ etxeak egingo ditu piezaren finkatze-lanak udaldiaren ostean eta, ondoren, jenteari erakutsiko jako Museoan. ‘Konponketa’ hau egiteko dirua jarri daben personek pieza gertutik ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera izango dabe. Museoko zuzendariaren esanetan, 1895 eta 1905 bitartean sortutako artelan hau ez da osorik barriztatuko, “finkatu egingo da bakarrik, gehiago alperrik galdu ez daiten”. Hori bai, gurako leuke, “beste erakunderen baten laguntzagaz”, artelan hau 3Dn inprimatzea benetako tamainan, marinel herrian danek ikusteko moduko lekuan ipini ahal izateko. Kontua da, eleizaren parean eleiza zaharraren aurrealdean egoan eta XIX. gizaldian egin ziran barritze-lanetan handik kendu egin zan hareharrizko tinpanoaren erreplika dagoala. Jatorrizko pieza museoan dago ikusgai.

Beraz, datorren zapatuko bisita gidatuan, gordetako egurrezko pieza zein ikusgai dagoana ikusi ahal izango dira, hau da, balio historiko handia dauan pieza “Bizkaian gordeten dan tinpano erromaniko bakarra” dalako.

Erre zan tinpanoa

Egurrezko pieza honetan, Gorka Deuna agertzen da zaldi gainean dragoia lantzaz zauritzen. Dragoiaren itxura ez da ohikoena, itsasoko munstro hegodun lez eta baleen buztanaren antzekoagaz irudikatzen da. Mendebaldeko kulturan, normalean, lurreko narrasti lez irudikatzen zan, hego bigaz eta arantzadun buztanagaz. Mallonako galtzadetan apainketa eta luxuzko altzarien negozioa euki eban Pedro Sorriguieta irudi erlijiosoen egilearena da pieza.

Erre zan tinpanoa