Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Santurtziko San Pedro parrokia Kamerun ezagutuz

created by Plan de Evangelización (PDE) |
|   Komunikazinoa

Atzo –martitzena, abenduak 4- Santurtziko San Pedro parrokiako alkarteak Kamerun afrikar herrialdea eta bere kultura hobeto ezagutzeko aukera izan eban, Santurtzin abade-lanetan dabilen Francisco de Sales Nangek eskaini eban berbaldiaren bidez. Franciskok herrialdearen geografia, gizarte, ekoizpen-sektore, antolamentu politikoaren ingurukoak azaldu ebazan eta baita 2012.eko ekainaren 30an abade egin zanetik han garatu eban pastoral jarduerari buruzkoak be.

Francisco de Sales Nangek bere herrialdean dagozan egundoko aldeak aitatu ebazan: alde batetik, uri handi bi, Yaunde eta Duala, uriburu politikoa eta ekonomiaren gunea hurrenez hurren eta, bestetik, herrialdearen zatirik handiena, herri txikietan banatuta. Lehengaietan –petrolioa, urrea, diamanteak, egurra, kakaoa, tea, bananak, kotoia- aberatsa dala eta, parean, herritarrak oso behartsuak zirala be nabarmendu eban.

Santurtziko abadeak, ordena erlijiosoek, eta batez be Jesusen Bihotzaren Mirabeek, herrialdean daben esku-hartzea autortu eta baloratu eban. Ekitaldian izan ziran Jesusen Bihotzaren Mirabeek adierazo ebenez, emakumezkoen talde batek mantalak egiten ditu Kameruneko ikastetxe bateko umeek ikasturtea hasten dan bakotxean uniformea estreinatzeko aukera izan daien.

Atzoko topaketa, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoari lotuta, “beste herrialde batzuetatik datozan personak hartu eta eurei lagun egin, abian dan Eleiza izan” helburuaren barruan ospatu eban San Pedro parrokiako alkarteak. Frantzisko Aita Santuaren berbak eurenganatu eta “bat egitearen kultura ahalbideratu gura dabe, kulturen arteko trukeak gauzatzeko aukerak biderkatuz, gizarteratzea zelan bizi izan daben entzunez eta hemengo alkarteak prozesu integratzaileetarako prestatuko dabezan egitarauak garatuz”.

Lekuko alkarteko kideez gainera, Kabiezeseko San Pedro parrokiak konbitea onartu eben Santurtziko beste eleiztar batzuk be parte hartu eben. Ekitaldiaren amaieran, kopau bat hartu eben Janet Santurtzin bizi dan Kameruneko emakume batek prestatutako hango jakiak eta parrokiak jarri ebazanak dastatuz.

Atzo Santurtzin egin zan topaketa