Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Santiago katedralaren sagarapenaren 65. urteurrena

created by 1955.eko abenduaren 20ean sagaratu zan |
|   Komunikazinoa

Katedrale Eleiza 1955.eko abenduaren 30ean sagaratu zan, On Casimiro Morcillo Bilboko lehenengo gozainaren eskutik. Bilbon Santiago Nagusia Apostoluaren omenez jasotako eleiza hau Erdi Aroan “kostaldeko bidetik” Compostelara joiazan erromesei harrera egiten eutsen done Jakueren ermita xumea egoan lekuan eraikizan. 1950ean, Bilboko Eleizbarrutia eratu zanean, XIX. gizaldiaren hasieratik basilika txiki zan Santiago Jaunaren eleiza eleizbarruti barriko katedrale izendatu eben eta 1955.eko abenduaren 30ean sagaratu eben ospe handiz.

Bilbo uribilduaren sorrerako gutunean oinarrituta ekin eutsen eraikuntzari 1300 urtean, eta 1379tik aurrera handitzen hasi ziran, gotiko frantses estiloan. XV. eta XVI. gizaldietan, kanpoaldeko eleizpea eta fatxada osatu ziran eta baita barruko klaustroa, gotikoa, eta “Aingeruaren atea”. XIX. gizaldiaren amaieran, lehengo fatxadaren ordez oraingoa jarri zan, neogotikoa torreagaz.