Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Santecillako elizea barriro zabalik

|   Komunikazinoa

Herenegun zabaldu zan barriro ere Karrantzako Santecilla auzoko Santa Zezilia elizea. Ekintaldian Belen Greaves kulturako diputatua, Andoni Gerrikaetxebarria Elizbarrutiko bikario nagusia eta beste ehun lagun inguru –auzokoak, gremioetakoak eta lanez arduratu dan gotzaitegiko taldea- izan ziran. Bost urte iraun dabe lanek eta 186.000 euro behar izan dira.


     Juan Prieto herriko semeak 15 urtetan eraiki eban XVIII. mendeko barroko klasizistako eliza honetan gangako margoak, erdiko eta aldameneko aldareak, eliza osoak lez, 300 urte baino gehiago dabezan hogei hilobi inguru estaltzen dituan harearrizko lurzorua berreskuratzea eta burdinesi monumentala nabarmentzen dira.
     “Oraintsu arte ahaztuta eta mesprezatuta egon dan eta Bizkaiko benetako natur erreserba dan Karrantza eskualdeko jenteak nagusiek itzi deutsoezan balioez jabetzen dihardu”, esan dau urte betez ospakizunak berreskuratze lanetan erabili izan dabezan tresna eta materialez inguratuta egin dituan Josu López Villalba parrokoak. “Izerdi franko bota dogu elizaren edertasuna berreskuratzeko, baina merezi izan dau. Eskerrak emon behar jakoz Aldundiari, Gotzaitegiari –batez ere obren ardurea izan dauan Jose Floren Urutxurturi, Eleiz Museoari, herriko udalari, auzotarrei eta arreta eta prestasun haundiz jardun izan daben behargin guztiei”.