Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“San Pedroren Oboloa” kolekta urriaren 4an egingo da

|   Komunikazinoa

Gaurko egunez, ekainak 29, Pedro eta Paulo Santuen egunez, “San Pedroren Oboloa” deitutako jardunaldia ospatzen da, baina aurton, pandemia dala-eta, diru-batze hori urriaren 4ra –Asisko San Frantzisko eguna- atzeratuko da.

“Oboloa”, senidetasunezko keinua da eta fededun guztiek mundu-mailako Eleizako Artzain dan Aita Santuak behartsuei eta zailtasunak dabezan eta Egoitza Apostolikoari laguntza eskatzen deutsen alkarteei laguntzeko burutzen dauan egintzan parte hartzeko aukera dabe.