Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

`San Blas, ito arte arnas´, `Por San Blas, la cigüeña verás´, esaera zahar eta ohitura herrikoiak

|   Komunikazinoa

Abadiñon, gaur, meza bakarra ospatuko da eta Bilboko San Nikolas eleizan ez dira San Blas kordoiak bedeinkatuko, baina hainbat herritan eutsi egingo deutse ohiturei, beti be indarrean dagoan osasun neurriak kontuan hartuta. Eleizetan guztira sartu daiteken jente kopuruaren %35a batuta, hainbat eleizetan bedeinkatu dabez San Blas kordoiak asteburuko eta atzoko ospakizunetan. Beste hainbat lekutan, gaur eta datorren asteburuan egingo diran eleizkizunetan bedeinkatuko dabez. Dana dala, aurton, ez da jente-pilaketarik izango kultu-etxeetan.

Orain dala urte batzuk Luis Alberto Loyo San Nikolas eleizako parrokoak grabatu eban bideoan, eztarriko mina sendatzen dauan San Blasen kordoiak bedeinkatzea nondik datorren azaldu eban, besteak beste, esanez: “fedea ez da magia, Jesusen atzetik jarraitzea baino”.

Beraz, bizi dogun egoeraren eraginez, gaur kordoiak bedeinkatzeko aukerarik egon ez arren, “egun honetan, otoitz egitea eta gure aurretik fedearen lekuko izan diranei esker ona adierazotea da garrantzitsuena. Benetan, bedeinkatzen doguzan gauzek fede hori bizitzeko bitarteko izan behar dabe”.