Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Raad Salam Naamanen berbalida kristauak arabiar munduan gaiari buruz

|   Komunikazinoa

“Kristauen sufrimentua mundu arabiar musulmanean” izenguruaren haritik jardungo dau gaur arratsaldez Raad Salam Naaman irakasleak Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian (Simon Bolibar, 4. Indautxu), 19:30etan.

Raad Salam irakiar jatorriko katolikoa Niniven jaio eta Basoran hazi eta hezi zan. Naaman unibersidadeko irakasle da Madrilen eta aditua jazarritako kristauen auzian.

Hizlariak gai horren inguruan idatzi dauan liburu barria aurkeztuko dau gaur arratsaldez Bilbon. Propagandisten Alkarte Katolikoa da antolatzailea.

Raad Salam Naaman.