Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Presbyterium, urteroko hitzordua betez

created by 32. alea |
|   Komunikazinoa

Aurton aldaketa ugari izan bada be ohiko jardueran, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak ‘Presbyterium’ aldizkaria argitaratzea erabagi dau, kurtsoaren amaieran ohikoa dauanez. Egunotan hartzaileei postaz bialtzen diharduen 32. alean, Idazkaritzak 2019-2020 kurtsoan garatu dauan jardueraren ingurukoak jasoten dira, datozan hilebeteetan Ministerio Ordenatuarentzat aitagarriak diran hitzorduetako batzuk nabarmentzeaz batera.

‘Presbyterium’ aldizkarian, besteak beste, Eleizbarrutian ospatu diran berbaldi biak osorik irakurri daitekez: Vicente Vide eleizbarrutiko abadeak eskaini eban “abadeak kristautasunaren erronka kulturanitzaren aurrean” eta On Joan Mari Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren “adiskidetzearen sakramentuaren krisia” berbaldia.

Hitzaldi horreez gaineta, honako honeez osatuta dago aurtengo aldizkaria, besteak beste: Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak gomendatutako irakurgaiak, datorren kurtsoko egun seinalatuak, amaitzera goazan kurtso honetan garatutako jarduerak.