Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

P.R.A.Y. Station, Bokazino Pastoraltzako proiektu barria

|   Komunikazinoa

Bokazinoaren inguruko kezkea daukienei zuzendutako proiektua jaio da urtarrilean. Katekesi arlotik suspertuta eta Alex Andreu eta Borja Uriarte abadeek bultzatuta, P.R.A.Y Station deritxona martxan jarriko da laster. Behin aurkezpen publikoa eginda, hurrengo urratsa talde bat osotzea izango da. Talde horretakoek bederatzi lekukotza entzungo dabez urtean zehar. Bakotxak bere esperientziaren barri emongo dau, bai laiko modura zein abade legez, misiolari edo erlijioso modura. Taldekako batzarrak egingo dira eta gero banan-banango jarraipena egiteko modua be egongo da. Informazinoa zehatzagoa urtarrileko Alkarren Barri-Comunicación aldizkarian aurkitu zeinke: issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_272_28-12_vok_b/8

Batez be 16 eta 35 urte bitartekoei zuzendutakoa da proiektua baina azken baten, bokazinoaren inguruan sakondu gura dauan edonorentzat izan daiteke. Printzipioz, pandemiaren arabera baina taldekako topaketak aurrez-aurre egingo dira. Arazoak balegoz, online formatoa be erabilteko aukerea aztertu dabe antolatzaileek. Lehenengo saioa urtarrilean egingo da Guillermo Ayuso, Bizkaiko Caritaseko behargina eta laikoagaz. Zikloa on Joseba Segura gotzainak itxiko dau.

Clara Arza, delegado de Anuncio y Catequesis y el presbítero Borja Uriarte, uno de los promotores de la idea